Ded Moroz eta Snegurochka |
Nazio arteko Aita Noel
Munduan zehar, pertsonai honek hainbat izen ditu: San Nikolas, Santa Klaus, Izotz Aita... baina desberdintasunik ez duena, gabonetako ikono bihurtu den gizon nagusi lodikote, aurpegi gorri eta bizarzuriaren irudia da. Baina zein da beronen benetako istorioa?Aita Noelen biografia
Kondaira batek dioenez, Bari-ko Nikolas IV. mendean jaio zen Pataran (gaur egungo Turkia), famili aberats batetan. Txikitatik izan zuen besteenganako jarrera eskuzabala. Oso gaztea zela, gurasoak galdu zituen izurriteak jota, eta dirutza baten oinordeko bilakatu zen. 19 urte zituela, Nikolasek zeukan diru guztia behartsuenen artean banatu eta Mirara emigratu zuen apaizgoari ekiteko.![]() |
Gaur egungo Patara |
Horrez gain, itsasgizonen santu hartua bilakatu zen, ekaitz baten erdian, arrantzale batzuk berari otoitz egin ondoren urak lasaitu omen zirelako.
Nikolas 345 urteko abenduak 6an zendu zen. Gabonetatik hurre zegoen data zenez, santu honen irudia, umeei gozokiak eta opariak eramateko onena zela erabaki zen.
VI. mendetik aurrera templuak eraiki zituzten bere omenez eta 1087. urtean bere gozpuzkia Bari-ra (Italia) eraman zuten.
XII. mendean, santu honen ohitura katolikoa Europan zehar zabaldu zen eta XVII. mendean herbeheratar batzuk Ameriketara ereman zuten.
Lehenego itxura aldaketa (Amerikako Estatu Batuetan)
![]() |
Bariko Nikolas bere itxura originalarekin |
Bariko Nikolasen itxura, egun daukanaren ezberdina zen: gizon garai eta argala zen. Poltsa erraldoiaren eta opariak banatzearen ohitura hori hurrengo istoriatik dator: antza denez, bere auzotar baten alaba ezkontzera zijoan, baina bere aitak ez omen zeukan hortarako dirurik. Orduan, Nikolasek urrezko txanponez betetako boltsa bat oparitu zion. Ordutik aurrera, gabonetan opariak egiteko ohiturak indarra hartu zuen.
Santa Klausen istorioa nahiz eta aspaldikoa eta konplexua izan, eta San Nikolasengan oinarritu, orein, lera eta oparien irudia, asmakizun yanki bat da.
1823. urtean, Clement Moore idazle estatubatuarrak "San Nikolasen bisita" idatzi zuen: olerki horretan Nikolas jaunak lera hegalari bat erabiltzen zuen, berau Dasher, Dancer, Prancer, Vixen, Comet, Cupid, Donner eta Blitzen oreinek bultzarazten zutelarik. Olerki honen aurretik, Nikolasek opariak oinez edo zaldiz banatzen zituen.
![]() |
Clement Clarke Moore |
Eta gorri bilakatu zen
Aldaketa horren errua, estatubatuarrek dute. 1921ean COCA-COLA enpresak, Thomas Nast karikaturagileari, gabonetako kanpainarako Aita Noel begiko eta atseginago bat diseinatu zetzan agindu zion.![]() |
Thomas Naasten diseinua |
Hau da, beraz, egungo Aita Noelen jatorria, antzinako janzkera beheko argazkikoa zelarik:
Egungo Santa Klaus, Coca-Colak sortu zuen
Askok uste dute, gabonetako personai honen itxurak urte asko ta asko dituela, baina hori ez da horrela, look hori 1931. urtean hartu bait zuen.Haadom Sundblom, Coca-Colako ilustratzaile batek, Nasten diseinua hartu eta izate alaiago bat eman zion, agure piura eta kilogramo batzuk gehituaz batera.
![]() |
Haddom Sundblom |
Ikusten duzuenez, Aita Noel ez zen gorri bihurtu arrazoi politikoengatik, marketing eta negozio arrazoiengatik baino.
![]() |
Egungo Aita Noelen itxura |
No hay comentarios:
Publicar un comentario