Eskalan ez dagoen mapa bat
Hemengo hau,
ohiko mapamundi bat duzue, liburu eta atlas gehienetan aurkitu litekeen bera.
Ohiko mapamundia |
Mapa honen
ezaugarri nagusiena, euro-zentrista dela esan ohi da, hau da, mapa honek Europa
munduko erdigune bezala islatzen duela.
Hala ere, badu hain ezaguna ez den beste ezaugarri
bat, ez dagoela eskalan!!
Errealitatea islatzen ez duen mapa
Hasteko, ipar hemisferioak (30.410.100
de km2 ) hego hemisferioaren (62.107.400 de km2) eremu bikoitza betetzen du.
Mapa hau zuzena balitz, alderantziz izan beharko litzateke. Honen arrazoia, Antartika agertu ez izana omen
da.
Mapamundia, marra gorria ekuatorea delarik |
EEBB eta Kanadaren azaleren arteko gehiketa, ez da Afrikarenaren bi herenera heltzen, baina mapa honetan, afrikar kontinentea Ipar Amerika baino txikiagoa da.
Indiak, Eskandinavia baino txikiagoa dela dirudi, errealitatean hirukoitza denean. Groenlandia Afrika baino zabalago irudikatzen da. Hala ere, lehenengo lurraldeak 2 milioi km2 ditu eta bigarrenak 30 milioi km2.
Maparen jatorria
Denok ezagutzen dugun mapa modelo hau, Gerardus Mercator alemaniarrak diseinatu zuen 1570 urtean (duela 450 urte!).
Mapa honen helburua, “Mundu Berriaren” garrantzia
txikiagotzea zen, Europarena handiagotzearekin batera (Amerika, Asia eta
Afrikaren kolonizatzailea izango zenarena).
Bazuen itsasketa errazteko helburua ere, baina
hego hemisferioari ez zion kasu handirik egin, une haietan espainiar eta
portugaldarren eremua zelako.
Benetako eskalako mapa
1974. urtean Arno Peters kartografo
alemaniarrak, lurraldeen benetako azalerak proiektatu eta ekuatorea maparen
erdian kokatzen zuen mapa aurkeztu zuen.
Ikusi daitekeen bezala, mapa bien arteko
ezberdintasunak nabarmenak dira.
Hurrengo argazkian, Mercator eta Petersen
mapak konparatzen dira, hasieran azaldutako datuak hobeto ulertzen lagunduz:
No hay comentarios:
Publicar un comentario